XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); utz ditzagun planteamolde horiek (euskaldun diren ala ez diren inmigranteak), modu horretan ez bait dago problema horren burubiderik.

Funtsean definizio bat diskutitzen aritzea da hori, beste ezer ez; kontenidorik ez.

Aranismoaren ondare iruditzen zait, langile inmigranteok Euskal Herrian zer diren eta zer ez diren eztabaidan konzentratzea.

Direna, hots, garena, euskal nazioa dena, hori denok dakigu, anomalia bat da.

Eta nahi duguna soluzioa bada, bila dezagun soluzioa, kasuistika alferrak utzita.

Soluzioa, ordea, gizarte honen integrazioz iritxitako transformaketa bakarrik izan daiteke, logikoki, oraingo egoera anomalia bat baldin bada.

Orain euskal nazioa ia ezagutu ezineraino deseginik badago, non dagoen eta zer den eztabaidan bait gabiltza, bistan dago bihar gauzak garbiago egongo direla: edo ez da batere egongo, edo ezagutzeko moduan egongo da.

Ezagutzeko moduan egongo bada, politika nazional garbi ta irme batek hartara duelako, izango da.

Ez, sozialista klasikoek eta gaurko sukurtsalistek darabilten hitzezko abertzaletasun horrengatik.

Hemen bizi garen denok zinez saiatuz bakarrik izan gindezke nazio bat, komunitate bat.

Klase bat langile denak.

Nazio bat Euskal Herri osoa.

Borrokan, praksian, bilakatzen da langileria, talde ta sail ezberdin ugari duena, klase eta klase bat; konzientzia da hortarako baldinkizun bat, eta konzientzia bezain beharrezkoa hori ere errealitate jakin bat oinarrian, langile errealitatea.

Nazioa ere ez da ezer estatikorik, esan ohi dugunez.

Gorputz sozial historikoa da.

Borrokan, praksian bilakatzen da gizatalde bat nazio eta nazio bat (gehienek burgesaldian egin zuten): batasun konzientziaz ETA errealitate jakin batzuez oinarrian (hizkuntza, etc.)....

Euskal Herriko gizartea, orain den kaos hortatik, nazio aterako duena eta nazio bat egingo duena (azken finean, euskaldun ala espainol), praksia izango da.

Praksian sinesten dugulako, esaten dugu: nazio bat Euskal Herri osoa.

Praksiari begira, hain zuzen, eta Marxen tesiak ad Feuerbach oroituaz.